ES EU
Ordutegia Kokapena Kontaktatu
Get Flash Player
Libro de Visitas Noticias

Museoa

AIKUR - Erle Museoa- Museo de las Abejas

aikur fotografiaaikur fotografia

Museoak bi solairu ditu, solairu bakoitzean arlo ezberdinak landuko direlarik Beheko solairuan 3 arlo-tematiko bereiz daitezke:

-Mitologia eta historia.
-Erlezaintza eta polinizazioa.
-Erle produktuak.

Eremu bakoitzak, informazioa zabaltzeko ukimen-interaktiboak ditu. Solairu honetan, Euskal Herrian aintzinan erabili izan ziren erlezaintzako lanabes eta erlauntzak, erleek naturan duten garrantzia, eta heuren produktuak ikusi eta ezagutu daitezke besteak beste.

Goiko solairuan berriz, erleen bizitza osotasunez jasotzen dugu. Teknologia berrienak erabiliz, erleen antolamendua eta komunikazioan sakondu daiteke. Eremu honetan behaketarako 2 kristalezko erlauntza aurki daitezke. Bestetik, kristalezko kutxa batean erleek egindako abaraska naturalak ere ikus daitezke, hau da, gizakiak patroirik jarri gabe eginak, naturan egingo lituzkeen erara. Honela, bisitariak intsektu hauen behaketa zuzena egiteko aukera paregabea izango du.

Museoa bisitatu ondoren, erleek abaraskak nola egiten dituzten, nola ikusten duten, erregina nolakoa den … ez da zuretzat inkognita izango, zuzenean biziko baituzu.

© 2010 AIKUR. Museo de las Abejas -Erle Museoa- - Todos los derechos reservados - ES - EU